1813
Donostiako Sutea
MUSIKALA

1813
Donostiako Sutea
MUSIKALA

MARTXOAREN 4EAN BERGARARAKO SARRERAK -AGORTUTA-
BERGARARAKO MARTXOAREN 5EAN SARRERAK >>EROSI<<
MARTXOAREN 4EAN BERGARARAKO SARRERAK -AGORTUTA-
BERGARARAKO MARTXOAREN 5EAN SARRERAK >>EROSI<<

Bretxa – 1813 – Donostiako sutea, musikala

Proiektua

GIPUZKOAKO NORTASUN AINTZINDARIA TAULARATUKO DUGU

100 ARTISTA BAINO GEHIAGO TAULA GAINEAN

TOTI MARTÍNEZ DE LEZEAREN LA BRECHA ELEBERRIAN OINARRITUA


ESTREINALDIA

VICTORIA EUGENIA

2023 URTARRILAK 13

EKOIZPEN % 100 GIPUZKOARRA

Bergara Antzerki Musikala (irabazi asmorik gabeko kultur elkartea) da proiektu handi honen sustatzailea, Gipuzkoako beste hainbat elkarte eta talde kulturalekin batera elkarlenean:

  • Victoria Eugenia
  • Donostia Kultura
  • Euskal Irrati Telebista (EITB)
  • Diario Vasco
  • Bergarako Musika Eskola
  • Bergarako abesbatzak
  • Unión Artesana elkartea -Donostia-
  • San Telmo museoa -Donostia-
  • Koldo Mitxelena liburutegia -Donostia-
  • Tempo 22 dantza akademia -Donostia-
  • Donostia 31 rekreazionista elkartea -Donostia-
  • 31 de agosto rekreazionista elkartea -Donostia-
  • LOZET Lasarte-Oriako Zezensuzko eta Erraldoien Taldea -Lasarte-Oria-
  • Anaka Kofradia -Irun-
  • Monte Albertia makilaje eta ileapaindegi goi heziketako zentroa -Zarautz-

Valen Moñux eta Oihan Vegaren izango dira proiektu erraldoi honen zuzendariak. Moñuxek formatu handiko bere 12. musikala zuzenduko du, tankera honetako horrenbeste obra zuzendu duen euskaldun bakarra da, 1989tik gaur egunera arte. Berak zuzendu zuen ere “La Traviata” opera Opus Lírica konpainiarekin Kursaalen 2016an. Oihan Vegak, “Olentzero & Co!” historiako lehen musikal euskaldunaren egilea eta hainbat ikuskizun eta antzerkiren sortzaileak, bere obrarik handiena zuzenduko du orain.

GURE NORTASUNA: GIPUZKOARRON IZAERA

Gipuzkoarron nortasuna jorratzea da antzezlan honen jomuga. Donostia hiria bere errautsetatik berpiztu zen, eta hori da, hain zuzen, gure kulturaren idiosinkrasia. Erortzean ere, beti lortzen dugula zutitzea, elkarlanean. Herritarren bateratzeak ahalbidetu baitzuen, Donostiako sutearen ostean, urte gutxira, plaza berria berreraikitzea.

ELEBERRI ORIGINALA

LA BRECHA

TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA

SINOPSIA

1813, ejertzitu aliatuak Donostia inguratu du frantziarrak kanporatzeko asmoz. Hiritar askok euren etxetik ihes egin dute, baina Maritxu bere negozioa zaintzen geratu da Marina alabarekin batera. Erabaki hori larrutik ordainduko du, ordea. ejertzitu aliatua Donostian sartu eta orduan…

Historia emakumearen ikuspuntutik kontzatzera goaz. Gipuzkoako pasarterik ilunenetakoa andreen hitzetan.

LIBRETO ETA PARTITURA ORIGINALAK

Oihan Vega musikari ezagunak, ikuskizun honetarako espreski konposatu du partitura (“Olentzero & Co!” eta “Alizia” musikalen egilea ere, besteak beste). Libretoa ere, Vegak idatzi du Valen Moñux zuzendari artistikoarekin batera. Toti Martínez de Lezea, Euskal Herriko idazlerik irakurrienetarikoak, eta EREIN editorialak, doan utzi dizkigute bere obraren egile eskubide guztiak.

Geure historiaren pasarte garrantzitsu hau jendarteari helaraztea da gure jomuga nagusia, modu original eta artistikoaren bidez: formatu handiko zuzeneko musikala. Publiko orokorrarentzat dago zuzendua, erakargarria den diseinu eta gidoiarekin, oinarrizko tresna batez baliatu gara: herritarren parte hartze artistikoa.

GIPUZKOAKO HISTORIA

Geure historiaren pasarte garrantzitsu hau jendarteari helaraztea da gure jomuga nagusia, orain arte egin ez den modu original eta artistikoaren bidez: formatu handiko zuzeneko musikal baten bidez, alegia. Gipuzkoako historia ezagutarazi nahi dugu, Donostia eta probintziak pairatutako momenturik latzenetakoa irudikatuz, eta berpizteko dugun gaitasuna islatuz. Publiko orokorrarentzat dago zuzendua eta oso erakargarria den diseinu eta gidoiarekin, oinarrizko tresna batez baliatu gara: herritarren parte hartze artistikoa

EGITURA

• 15 aktore eta abeslari

• 20 dantzari


• 26 musikari


• 12 haur koralari


• 40 heldu koralari


• 40 soldadu


• Zine pantaila


• 3D animazio errealistak


• Dekoratu erraldoiak

LABURPENA

Bretxa, Donostia sutan musikala Donostian 1813ko abuztuaren 31an gertatutakoari buruzko musikala da. Gipuzkoako tamaina ezberdineko antzokietan antzeztu ahal izateko formatu estrategikoan diseinatua. Eszenatoki handietan 100 partaide baino gehiagok hartuko dute parte: antzezle, abeslari, musikari, dantzari eta haur zein helduen abesbatzekin batera. Toti Martínez de Lezea euskal idazle ezagunaren La Brecha eleberrian oinarrituta, musika eta libreto originalarekin. Oihan Vegak eta Valen Moñuxek idatzia eta zuzendua.

EMAKUMEAREN AHALDUNTZEA:

ANDREEN HISTORIA

Historia liburu eta entziklopedia gehienak, gizonezkoen ikuspuntutik daude idatziak eta beti kontatu izan digute gizonek, gizonentzat idatzitako historia. Gure antzelanean, ordea, hiru emakume dira protagonista, Maritxu, emazte alarguna, Marina, bere alaba eta txikitako lagun mina den Otilia. Emakumeek Donostiako pasarte ilun horretan jasandakoa, euren ikuspuntutik kontatuko digute, bizipenak eta sentimenduak era gordin eta zuzenean adieraziz; soldadu aliatuen eskuetan pairatutako bortxaketak eta indarkeriaz gain, liburuetan gutxitan topatuko diren barne-barneko kontakizun pertsonalak azaleraziz eta gure gizartean emakumeek izan duen paper garrantzitsua azpimarratuz

MUSIKAL PARTE HARTZAILEA:ELKARTE KULTURAL ANITZAK

Eszenatokian Gipuzkoako herrietako diziplina eszeniko guztiak uztartuko dira elkarrekin: aktoreak, abeslariak, abesbatzak, zinea, musikariak eta abar. Kultur elkarte ezberdinek hartuko dute parte elkarlanean.