Bergara Antzerki Musikala (BAM!)
Nortzuk Gara?

Bergara Antzerki Musikala irabazi asmorik gabeko elkarte kulturala da. Bergara herrian urteetan zehar landu eta hedatu den musikarako zaletasuna eta bereziki musikalak egiteko trebetasuna ekoiztu eta koordinatzeko sortu zen 2015ean. Bergara Antzerki Musikala sortu aurretik, herriko irabazi asmorik gabeko elkarte ezberdinen bidez ekoiztu izan dira gure arrakastarik handienak, batipat Bergarako Musika Eskolaren bidez, eta baita Beragarako Orfeoia eta beste kultur eragileen bidez.
Kalitate handiko obrak egin arren, afizionatu eta amateurrak diren goi mailako artistak sustatzea da gure xedea, oinarrizko ideia aldaezin batekin: euskarazko ikuskizun herritar eta parte hartzaileak egitea.


Helburua
Euskarazko antzezlan musikalak Bergarako (eta inguruko herrietako) jendearekin sortzea eta ekoiztea da gure jomuga. Ikuskizunaren esparru guztiak lantzen ditugu lan talde ezberdinetan banatuta:
– Sormena: Partiturak, gidoiak eta libretoak, geuk sortutako originalak zein obra ezagunen adaptazioak.
– Atrezzo tailerra: Dekoratuak, jantzitegia eta atrezzo elementuak sortzeko tailer propioa dugu horretarako zaletasuna duten artista amateurrez osatua.
– Ekoizpena: Produkzio plan guztia diseinatzen dugu zerotik hasita eta gure baliabide propioekin saiatzen gara gure proiektuak ordaintzen eta osatzen.





Gazteen gotorleku Euskaraz
Oso gaztetatik sartzen dira gure elkartean euren buruak artistatzat dituzten haurrak. Gure ikuskizun guzti-guztiak dira euskaraz, eta gure lan giroan ere, geure hizkuntza erabiltzea eta sustatzea da elkarte honen helburu nagusietako bat. Bide batez, igandetan egiten ditugun entseguetan, gazteei alternatiba dibertigarri eta hezitzailea eskainiz.
FORMAZIOA
Gure ikuskizunak hain dira handiak, ezen lanketa prozesu luzea eskatzen duten. Horretarako, gurekin parte hartzen duten artista guztiek, entseguak egiteaz gain, formazioa jasotzen dute elkartearen bidez. Bergarako Musika Eskolaren laguntzaz zein herriko abesbatza eta dantza elkarteen laguntzaz, amateurrak diren artistak disziplina guztietan formatzen ditugu, alegia, aktore, abeslari, dantzari eta musikari bilakatzen dira gure ikuskizun erraldoietan parte hartzen dutenek
